Arabako Foru Aldundia

AP-1 eta AP-68 autobideetarako Arabako Foru Aldundiaren bidesari sozialari buruzko informazioa.


Eskerrak ematen dizkizuegu, ahal den neurrian, gestioak telefonoz edo telematikoki egiteagatik. Arabatekin kontaktatu daiteke 945134690 telefonoan, mail subvenciones@arabat.org edo fax 945774559.

Jendaurreko ordutegia 9:30etik 13:30era da astelehenetik ostiralera. ARABATen bulegoa itxita egongo da egun hauetan:

- Abuztuaren 7an, 8an, 9an, 10ean eta 11n.

Barkatu erazgopenak



BERRITASUNAK
Ap-1 autobidearen erabiltzaileentzako dirulaguntzaren oinarri berriak

Hileko tarifa lau bat ezarriko da, hilean 15 eurokoa, Etxabarri-Ibiña eta Eskoriatza arteko tarteetan, eta hilean 60 eurokoa, Eskoriatza eta Maltzaga arteko tarteetan (AP-8 autobidearekiko lotura). Bi gune horien artean egiten diren joan-etorrietan, muga bakoitzari dagokion zati proportzionala aplikatuko da. Hilean 50 bidaia lagunduko dira diruz, jatorria edo helmuga Araban kokatutako ordainleku bat duten joan etorrien artean.



AP-68 AUTOBIDEAREN ERABILTZAILEENTZAKO DIRULAGUNTZAREN OINARRI BERRIAK

% 60ko deskontua (BEZa barne) aplikatuko zaie ibilbideko bidesari bidezko pasabideak Bilbo eta Zanbrana arteko AP-68 autobideko ordainlekuetatik egiten diren ibilbideei (azken hori barne). Dirulaguntza jasotzeko eskubidea izateko, erabiltzaileak gutxienez 15 bidaia egin behar ditu hilean.